1627/1997 Errege Dekretuko 7. artikuluak dio kontratista bakoitzak, segurtasun eta osasun azterketak edo, bere kasuan, oinarrizko azterketak, dioena aplikatuz, laneko segurtasun eta osasun plana landu behar duela.

BATEGINek Segurtasun eta Osasun Planaren idazketa eskaintzen du eta azterketan jasotako aurreikuspenak aztertu, ikasi, garatu eta osatuko ditu, beti ere kontratistak berezkoa duen exekuzio sistema kontuan hartuta.

Segurtasun eta Osasun Plana idazteko jarraituko dugun metodologia honakoa izango da bereziki:

Memoria

Dokumentu hau bi ataletan banatuko dugu:

  • Memoria informatiboa: obraren datu orokorrak, orubearen baldintzak eta obraren deskribapena jasoko dira.
  • Memoria deskriptiboa: hainbat jarraibide edukiko ditu, hala nola, obraren segurtasunaren antolakuntza, aurretiko jarduketak, langileentzako zerbitzuak, behin-behineko instalazioak, eraikitzen ari den bitartean segurtasuna (obraren fase bakoitzean deskribatuz hartu beharreko prebentzio-arauak, arrisku ohikoenak, ezarri beharreko babes-kolektiboak eta pertsonalak eta erabili beharreko makinariaren eta baliabide osagarrien zerrenda), erabiltzeko aurreikusita dauden makinariaren, erreminten eta baliabide osagarrien prebentzio-arauak eta behin obra bukatuta bere kontserbazio eta mantentze-lanetarako aurreikusitako neurriak.

Baldintza-agiria

Instalazio higiniekoentzako, behin-behinekoentzako, babes kolektibo eta pertsonalentzako eta baliabide osagarrientzako arau teknikoak, aplikazioaren legezko xedapenak, alderdien parte-hartzea (zuzendaritza fakultatiboa, segurtasun eta osasun esparruan koordinatzailea, kontratista, langileak, etab.) uztartuko ditugu.

Planoak

Memorian zehaztu diren prebentzio-neurriak hobeto ulertzeko eta definitzeko behar adina plano txertatuko ditugu.

Neurketa eta aurrekontua

Segurtasun eta osasun azterketaren aurrekontuaren parte diren partida ezberdinen neurketak jarriko ditugu.