105/2008 Errege Dekretuak kontratistari / edukitzaileari EEHren Kudeaketa Plan bat [HKP] idaztera behartzen dio, eta bertan ezarritakoa Hondakinen Kudeaketa Azterketan nola beteko duten zehaztu beharko dute.

HKPean honako kapituluak jasoko dira:

  • Sortu daitezkeen EEHak murrizteko prebentzio-neurriak.
  • Ezabatze, Balorazio edo Berrerabilpen operazioak, non sortutako EEHek non bukatuko duten zehaztuko den.
  • Jatorrizko EEHen nahitaezko banaketa egiteko neurriak, bere balorazioa errazteko.
  • Honako eranskinak, gutxienez.
    • Obran EEHak berrerabiliz gero, laborategiek egindako kalitate-ebaluazioen ziurtagiriak, baita EEHetatik datozen materialen erabilerari buruzko Agindu Teknikoarekin bat datozen ingurumen eta xedapen teknikoak ere.
    • HKParen Arau-orria.
    • Puntu Berdean eta Puntu Arriskutsuan erabiliko diren kartelen formatua.
    • Obraren zehar egingo diren Bilera-akten eta Jarraipen-txostenen kopia, EEHaren kudeaketarekin zer ikusia dutenak.
  • EEHen kudeaketarako instalazioen planoak.
  • Xedapen teknikoen agiria.
  • Aurrekontua.