Nork bere burua babesteko Planaren helburua pertsonengan eta ondasunengan sor litezkeen arriskuak kontrolatzea eta saihestea da, baita larrialdi egoeren aurrean erantzun egokia ematea ere, jardueraren titularraren ardurapeko eremuan beti ere, eta jarduera hauek Babes Zibilaren sistema publikokoarekin integratuko direla ziurtatuko da.

Nork bere burua babesteko Planak arriskuak zeintzuk diren jakingo eta aztertuko ditu, arriskuen kontrolerako eta prebentziorako ezinbestekoak diren neurriak eta ekintzak hartuko ditu eta larrialdi baten egoeran hartu beharreko babes-neurriak eta beste jarduketak aipatuko ditu.

Nork bere burua babesteko Planak honako helburuei darraie:

  • Pertsonen osotasun fisikoa, ondasun materialak, instalazioak eta ingurumena babestea.
  • Zentro barruan orokorrean topa daitezkeen instalazioak eta arriskuak ezagutzea.
  • Dauden baliabide materialak ezagutzea larrialdi baten aurrean prebentzio-neurri eta jarduketa egokiak hartzeko, bere funtzionamenduaren bideragarritasuna ziurtatze aldera.
  • Ebakuazioa / Konfinamendua gertatuz gero, ebakuazio-bideak, eremu seguruak eta kanpoko espazio segurua zehaztea.
  • Giza baliabideak kudeatuko dituen taldea antolatzea, larrialdi baten aurrean garaiz eta eraginkortasunez erantzungo duten langileak izateko.
  • Larrialdi batean egonez gero, bertako langileek zer egin behar duten eta ez duten esaten duten oharrak ezartzea.

Nork bere burua babesteko Plana egitea beharrezkoa da eta estatu mailan Nork bere burua babesteko Oinarrizko Arauaren I. Eranskinean jasota dago, 393/2007ko Errege Dekretuak onartutakoa, eta autonomi mailan Eusko Jaurlaritzaren 277/2010 Dekretuaren I. Eranskinean, non hainbat jarduera sartzen diren, hala nola, industrialak, biltegikoak, hondakin arriskutsuen kudeaketa, garraioaren azpiegiturak, jolas- eta espektakulu publikoak, osasun-zentroak, ikastetxeak, etxebizitza publikoak, administratiboak eta bere ezaugarrien araberako (okupazioa, azalera, etab) beste edozein jarduera, aipatutako eranskinei jarraiki.

Nork bere burua babesteko Plana idazteko BATEGINek eskudunak diren eta Eusko Jaurlaritzak onetsitako teknikoak ditu. Hauek jarduerarekin lotura duten arriskuei aurre egiteko Nork bere burua babesteko neurriak planifikatzen dituzte eta esperientzi handia dute dokumentu honen idazketan.

BATEGINek, halaber, bezeroei, eskuduna den agintaritzaren aurrean, nork bere burua babesteko plana haien izenean erregistratzea eskaintzen die eta plana ezartzeko laguntza ere bai.