Azken urteotan lege berriak azaldu dira eta bai sustatzaileak, bai eraikitzaileak eraikuntza eta eraispen obretan sortzen diren hondakinen kudeaketa hobea egitera behar dituzte.

BATEGINek zerbitzu hau eskaini nahi die bezeroei, modu horretan araudi berriak ezartzen dituen betebeharrak zehaztasunez bete ditzaten. Horretarako eraikuntza obretako osasun eta segurtasun kontrola egiteko erabiltzen den metodologia aplikatuko da.

Eraikuntza eta eraispen hondakinen kudeaketaren azterketa (HKA)

105/2008 Errege Dekretuak nahiz Eusko Jaurlaritzaren 112/2012 Dekretuak obra baten sustatzailea Eraikuntza eta Eraispen Hondakinen (EEH) Kudeaketaren Azterketa idaztera behartzen ditu, proiektu basikoan eta exekuzio proiektuan txertatu behar direnak.

Hondakinen Kudeaketaren Azterketak, gutxienez, honakoa izango du:

  • Memoria bat, eta bertan azaldu beharko da:
    • Obran sortuko diren eraikuntza eta eraispen material eta hondakinen aurreikuspena, tonatan eta metro kubikotan.
    • Sortuko diren hondakin arriskutsuen inbentarioa.
    • Obrako hondakinen prebentziorako neurriak.
    • Obran sortuko diren hondakinak zertarako erabil daitezkeen edo horien ezabapenak izan dezakeen operazioen balorazioa.
    • Obran hondakinak bereizteko hartuko diren neurriak.
    • Obra barruan egingo den eraikuntza eta eraispen hondakinen kudeaketarako aurreikusitako instalazioen deskribapena, bere biltegirako, erabilerarako, bereizketarako eta, behar bada, beste hainbat lanetarako.
  • Xedapen teknikoen agiri bat
  • EEHen kudeaketarako instalazioen planoa.
  • EEHen kudeaketarako aurreikusitako kostuaren aurrekontu bat, proiektuaren aurrekontuan beste kapitulu batean egongo dena.

Azkenik, dokumentu hau eskudun tekniko batek sinatu behar du eta dagokion Profesionalen Elkargoak ikus-onetsi beharko du.

Obraren exekuzioan kontrola

BATEGINek kontratistei HKAk finkatzen dituen jarraibideei jarraituz Hondakinen Kudeaketa Plan bat egitea eskatuko die.

Kontratistek ezin izango diete euren lanei hasiera eman plana, dagokion onespen-aktaren bitartez, berrikusi eta onartu arte.

Obren zehar HKP ondo betetzen ari dela ziurtatzen duen jarraipena egingo da, bezeroarekin adostutako aldizkako ikuskapenak eginez.

Egingo diren bisitetan, BATEGINek lanean arituko diren enpresak ahoz jakinaraziko eta ohartaraziko ditu HKPean eskatutakoak betetzen ez dituztenean, eta betebehar horiek betetzen ez direla jasotzen duen txostena idatziko du.

Aldian-aldian, bilerak egingo dira non gertakari deigarrienei buruz hitz egingo den eta obra aurrera doan erritmoaren arabera ekintzak planifikatuko diren.

Era berean, kontratistei kanpoko hondakinen kudeatzaileen fakturen kopia eskatuko zaie, non birziklatzen ez diren EEHen ehunekoa zenbatu daitekeen.

Azkenik, obra amaitutakoan, EHHren Kudeaketaren Azken Txostena berrikusiko da eta EHHen jarraipena egiteko erabilitako dokumentazio guztia bertan dagoela ziurtatuko da.

Dokumentu hau Zuzendaritza Fakultatiboak sinatu beharko du eta beharrezkoa izango da udal-fidantza jasotzeko.