1627/1997 Errege Dekretuak, eraikuntza-obretan segurtasunean eta osasunean  xedapen minimoak ezartzen dituenak, proiektuaren elaborazioan zehar segurtasunaren eta osasunaren esparruan koordinatzaile bat izendatzera behartzen du obren sustatzailea, baldin eta honen idazketan proiektugile batek baino gehiagok parte hartzen badute.

Segurtasun koordinatzaileak fase honetan proiektugileekin lan egingo du bereziki, obraren proiektuen lanketan zehar laneko arriskuen prebentzioa modu eraginkorrean uztartzeko.

Koordinatzaileak proiektugileei obraren exekuzioan kontuan hartu beharreko prebentzio-neurriei begira beharrezkoak diren aldaketak proposatuko dizkie, hala nola, eskoratze edo zinbria azterketak, eraikinen estalkietara iristeko sarbide erosoak eta seguruak aurreikustea, behin betiko babes kolektiboen hornidura (segurtasun-soka, barandak, eskailerak edo eskalak, etab.)

Era berean, obraren proiektuan gehitu beharreko segurtasun eta osasun azterketa edo oinarrizko azterketa berak idatziko du edo beste norbaitek idazteaz arduratuko da.

Sustatzaileei aholkularitza ere eskaintzen diegu beren eginbehar legalak bete ditzaten.