1627/1997 Errege Dekretuko 4. artikuluaren arabera, proiektuaren idazketa-fasearen barruan, sustatzaileak segurtasun eta osasun azterketa idatzi behar du obren proiektuetan, beti ere ondorengo baldintzaren bat suertatuz gero:

  1. Proiektuaren barruan sartuta dagoen kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontua 450.759,08€-koa edo handiagoa izatea. Kopuru honetan gastu orokorrak, industria-irabaziak eta BEZa sartzen dira. Gaur egun, hori guztia 313.048,88€-ko aurrekontuaren baliokidea da exekuzio materialean.
  2. Aurreikusitako denbora 30 lanegun baino gehiagokoa izatea eta momenturen batean 20 langile baino gehiago batera erabiltzea.
  3. Aurreikusitako eskulanaren bolumena, langile guztiek obran igaro duten lanegunen batuketa, 500 egunekoa baino gehiagokoa izatea. Adibidez, 5 langile 20 astetan zehar.
  4. Tunelen, galerien, lur azpiko garraiobideen eta presen obrak.

Aipatutako baldintza horiek betetzen ez duten obren proiektuetarako oinarrizko segurtasun eta osasun azterketa idatziko da.

Bi dokumentuok tekniko eskudunek bakarrik idatz ditzakete (arkitektoek, ingeniariek, arkitekto teknikoek, eta/edo ingeniari teknikoek, beren espezialitatearen arabera).

Gure teknikoek Segurtasun eta Osasun Azterketa modu koherentean idatziko dute, exekuzio proiektuaren edukia kontuan hartuz eta obra egiteak sor ditzakeen arriskuen prebentzio neurri egokienak jasoz.

Bertan ondorengoa jasoko da gutxienez:

Deskripzio-memoria

Segurtasunaren eta osasunaren inguruan hainbat jarraibide edukiko ditu, hala nola, obraren segurtasunaren antolakuntza, aurretiko jarduketak, langileentzako zerbitzuak, behin-behineko instalazioak, eraikitzen ari den bitartean segurtasuna (obraren fase bakoitzean deskribatuz hartu beharreko prebentzio-arauak, arrisku ohikoenak, ezarri beharreko babes-kolektiboak eta pertsonalak eta erabili beharreko makinariaren eta baliabide osagarrien zerrenda), erabiltzeko aurreikusita dauden makinariaren, erreminten eta baliabide osagarrien prebentzio-arauak eta behin obra bukatuta bere kontserbazio eta mantentze-lanetarako aurreikusitako neurriak.

Baldintza-agiria

Instalazio higiniekoentzako, behin-behinekoentzako, babes kolektibo eta pertsonalentzako eta baliabide osagarrientzako arau teknikoak, aplikazioaren legezko xedapenak, alderdien parte-hartzea (zuzendaritza fakultatiboa, segurtasun eta osasun esparruan koordinatzailea, kontratista, langileak, etab.) uztartuko ditu.

Planoak

Memorian zehaztu diren prebentzio-neurriak hobeto ulertzeko eta definitzeko behar adina plano txertatuko dira.

Neurketa eta aurrekontua

Segurtasun eta osasun azterketaren aurrekontuaren parte diren partida ezberdinen neurketak jarriko dira.

Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa idaztea derrigorrezkoa izango balitz, honek ondorengo puntuak jasoko lituzke: obraren segurtasunaren antolakuntza, aurretiko jarduketak, langileentzako zerbitzuak, behin-behineko instalazioak, eraikitzen ari den bitartean segurtasuna (obraren fase bakoitzean deskribatuz hartu beharreko prebentzio-arauak, arrisku ohikoenak, ezarri beharreko babes-kolektiboak eta pertsonalak eta erabili beharreko makinariaren eta baliabide osagarrien zerrenda), erabiltzeko aurreikusita dauden makinariaren, erreminten eta baliabide osagarrien prebentzio-arauak eta behin obra bukatuta bere kontserbazio eta mantentze-lanetarako aurreikusitako neurriak, baita aplikazioaren legezko xedapenak ere.