Askotan enpresek, batez ere industri arloan dabiltzanek, beren eguneroko lanarekin zer ikusirik ez dituzten lanak egin behar dituzte, eraikuntza-lanen barruan sartzen ez direnak behintzat. Besteak beste, instalazioen mantentze-lanerako urtero egin behar diren geldiuneak edota makinariaren muntaia, baliabide osagarriak, etab. ditugu.

BATEGINek bezeroei lanetan parte hartzen duten enpresen prebentzio-dokumentuen (enpresa-jardueren koordinazioa) nahiz lan hauek burutzen direneko segurtasun baldintzen kontrola eskaintzen ditu.

Gure lan egiteko modua honakoa da:

Lanak hasi baino lehenagoko fasea

Lanak hasi aurretik, BATEGINek jardueraren titularraren prebentzioaren eta obren arduradunekin behar adina bilera egitea gomendatzen du, planifikazioaz, sistemaz eta lanaren prozeduraz jakinaren gainean egoteko.

Halaber, beharrezko iruditzen zaigu lanetan arituko diren enpresekin aurretiko bilera egitea. Bilera honetan jardueren koordinazioaz arduratuko den BATEGINen teknikoa aurkeztuko da, BATEGIN lehendik eskatutako eta lanei hasiera eman baino lehen aurkeztu beharreko dokumentazioaren egoeraren inguruan hitz egingo da eta lanen planifikazioari buruz ere arituko gara, baita prebentzio-arloko beste gauzez ere.

171/2004 Errege Dekretuak, enpresa-jardueren koordinazioa arautzen duenak, dionaren arabera, elkarturiko enpresek garatu behar diren jardueren arriskuen inguruko informazioa elkar trukatu behar dute . Hori dela-eta, enpresaburuak gainontzeko enpresak informatuko ditu bere jardueren arriskuez eta hartu beharreko neurriez, bere lantokian ezarritako larrialdi-planak ahaztu gabe.

Bestalde, lantegietara sartu ahal izateko, elkarturiko enpresa bakoitzak aldez aurretik ondorengo dokumentazioa helarazi beharko dio BEZEROAri zein BATEGINi:

  • Enpresari titularraren lantokian egingo diren lanen arriskuen ebaluazioa eta hartu beharreko prebentzio-neurriak.
  • Kontratatutako, azpikontratatutako eta norberaren konturako langileen kontrol-koadroa, sinatuta eta zigiluarekin.

Lanen exekuzio-fasea

BATEGINek lantokian laneko arriskuen prebentzioko goi teknikaria edukiko du, 10 urte baino gehiagoko lan esperientzia duena.

Lantokira egingo dituen bisitetan, BATEGINek lanean arituko diren enpresak ahoz jakinaraziko eta ohartaraziko ditu segurtasun dokumentuan edota arriskuen ebaluazioan eskatutakoak betetzen ez dituztenean. Arrisku larrien aurrean, elkarturiko enpresaren ordezkariak jasoko duen informea idatziko du.

Aldian-aldian, bilerak egingo dira non atzemandako irregulartasunei buruz hitz egingo den, hurrengo bilera arte aurreikusitako lanak azalduko diren eta hartu behar diren prebentzio-neurriez jardungo den. Bilera hauetan elkarturiko enpresen eta BEZEROAren lantokien arduradunek azaldu beharko dute.